XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ikusmolde horretatik pentsatu eta esandakotzat har bitza beraz, galbidean barrena sartu nahi izan ez dezanak, ondoren ematen saiatuko naizen ohartxo labur-biluziok.

b) jardunaldi honen prestaera bere gain hartu zuen taldeak, batzuren eta besteon eritziak entzun ondoren, Administrazioko euskararen soziolinguistikazko azterpide zabal batetik abiatu ordez nahiago izan zuen bertako azter-eremua lehen ekinaldi batean bederen terminologiaren ikusmolde zehatz-konkretura mugatu, azterguneari bere osoan eutsiz beronen oinarrian, gailurrean eta lau saihetsetan ezin itsatsiagorik dauden soziolinguistikazko kontsiderazio horiek alde batera utziaz.

Txosten guzti-guztiak irakurtzeko astirik izan ez badut ere gehienak gainbegiratu ditut ordea, eta irakurraldi horren ondorioz batzuon hasierako erizpide hura garbi samar baieztaturik gelditu delakoan nago: administrazio-alorreko euskal terminologiaz, sensu stricto jardutea, terminologia horien erabiltzaileez eta erabilguneez dauden muga-baldintzak hasiera-hasieratik kontuan hartu gabe, praktikan ezinezkoa dela alegia.

Irakurri ditudan txosten guztiak daude, espero izatekoa zenez, hizkuntz jarduerazko enfoke horren oharrez josiak; eta, zenbaitzutan, ohar mailatik txostenaren oinarri izateraino ere pasa dira azalpenok.

Horrela gertatu izanaren zergatikoa bera ez da asmatzen hain zaila: iruzkin-gai dudan txostenean bertan (8. orrialdeko 4. pasartean) argi asko esaten denez, eskuartean dugun eginbeharrak corpus-aren lantzea (...) eta status-arena elkarlotzea eskatzen du.

Poztekoa dela deritzot ondorioz, eta onuragarria, txostengileek horrela jokatu izana; eta hurrengo baterako faktore hori kontuanago hartu beharrekoa luketela gogorarazi nahi nieke, onginahiezko gomendio xotilez esanik, ekitaldion antolatzaileei.

Eta goazen beraz, alferkontu gehiagorik gabe, gaiaren mamira.

I. TERMINOLOGIAREN GIZARTE-IZAKERA: NORK ERABILTZEKOA, NORENTZAT ETA NOLA

E. Oregiren txostenean esaten denez .

Beti bezala posible litzateke esaldi biribil-ausart honi ñabardurak, eta ez ñabardurak soilik, kontrajartzea; are gehiago azken 8-10 urtean Hezkuntz Administrazioan egunik egun euskaraz ari den Zerbitzu bateko partaide baten ahotik.

Bistan dago, ordea, han-hemenkako batzuon ekuazio pertsonal berexiak ezer gutxitan alda araz dezakeela goiko baieztapen horren funtsezko balio-indarra.

Hor biltzen du txostengileak, nere irudiz, azken hamar urteotan Herri Aginteen erabakimenez hezur-mamitzen ari den hizkuntz jokaeraren gizarte-antolakuntzazko ezaugarri nagusia: (...).